Adinberriri buruz
ADINBERRI:
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta lurraldeko gizartearen tresna bat da, eta bere helburua da estrategikoki laguntzea bizitza-luzeraren iraultzan (eta horri lotutako fenomenoetan), bai eta horren erronka eta aukerak modu berritzailean aztertzen eta jorratzen. Hori guztia ikuspegi sozial, soziosanitario eta ekonomiko batetik (Silver Ekonomia). Horretarako, Zahartzeari buruzko Erreferentzia Zentro bat jarriko da abian, arreta-eredu berrien eta enplegua sortzeko eredu berrien esperimentazio aktibora bideratuta egongo dena. Lehen mailako erronka baten aurrean gaude, eremu sozialean zein ekonomikoan aukera gisa ulertu behar dena.
ZER EGITEN DUGU?
Erronka handi honi erantzun behar zaio:
-
Ezagutza sortuz: I+G+b orientatzea; identifikatutako aukera garatzeko espezializazioa erraztuko duten ezagutza arloetako programak bultzatzea (4 aukera eremu identifikatu dira); gaitutako pertsonen kopurua handitzea; trebetasun eta profil berrietan etengabeko prestakuntza sustatzea; prestakuntza arautua profil berrietan sustatzea.
-
Ezagutza transferituz: Sareko programen garapena sustatzea; testuinguru errealetan erakusleak eskura jartzea; mugaz gaindiko programan garapena bultzatzea.
-
Enpresa eta gizarte garapena babestuz: Eremu soziosanitarioan integrazioa bultzatzea; jendearen benetako beharrizanei buruz aholkatzea 55 urtetik gorakoen artean; erosketa publiko berritzaileko mekanismoak ezartzea; produktu eta zerbitzu berrien garapena eta merkaturatzea bultzatzera bideratutako finantzaketa sustatzea (nazioartekotzea eta inbertsioa barne).
-
Eskaria bultzatuz: Eskaria sentsibilizazioaren bidez sustatzea.