Hasiera / Egoitza
Egoitza
KURSAAL
Lan berezi honen egileak, Rafael Moneo arkitekto ospetsuak, beira zeharrargizko bi kubo diseinatu zituen, «hondoa jotako bi arroka» balira bezala, «geografia iraunarazteko eta, ahal den neurrian, naturalaren eta artifizialaren arteko harmonia nabarmentzeko» helburuarekin.
Eraikinak Mies van der Rohe Arkitektura Garaikidearen Saria jaso du (Europan ematen den saririk garrantzitsuena), proiektuaren «salbuespenezko izaeragatik» eta bertan erabilitako «berrikuntza kontzeptual, estetiko, tekniko eta eraikitzaileagatik». Kursaala asmo handiko proiektu baten emaitza da, Donostia eta Gipuzkoa biltzar eta kultur ekitaldiak aterpetuko dituen azpiegitura moderno eta berritzaile batez hornitzeko asmoz eraikia.
Aparkalekua
Donostia / San Sebastian
Donostia, «Kantauriko perla» gisa ezaguna, hiri eder eta dotorea da, Kontxako badia du espresio gorena eta gastronomia bermatuta dago hiriko 18 Michelin izarrak direla medio.
Donostian pizgarriak keinuka aritzen zaizkio munduan bizirik dagoen eta bakarra den euskal kulturari. Donostiak eskaintzen duena: hiru hondartza, hiru mendi, uharte bat eta Kontxako badia (Europako eta Espainiako hondartzarik onena eta munduko seigarren hondartzarik onena, Tripadvisorren Travelers 'Choice sarien arabera, 2017-2018-2019). Gainera, adituek Europako Helmugarik Onenari ematen dioten saria ere jaso zuen 2018an, TripExpert agentziaren balorazioaren arabera. Giza eskalan egindako hiria da, 186.000 biztanle ditu eta hiriburu dotore eta zaindua, lasaia eta segurua da.
Kongresu eta Konbentzioen Nazioarteko Elkartearen (ICCA) arabera, nazioarteko biltzarrik gehien erakartzen dituen Espainiako helmuga turistikoetako bat da, eta estatu mailako zazpigarrena.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
Donostia San Sebastián Turismoa
Web ofiziala. Donostiari buruzko (Espainia) informazio turistikoa lortzeko gunerik osatuena. Zure bisitaldia errazteko proposamenak eta jarduerak.
Gipuzkoa Turismoa
Gipuzkoako Turismo Bulegoaren webgune ofiziala. Gipuzkoako hondartzei, ostatuei, gastronomiari eta bidaia-plangintzari buruzko informazio baliagarria.
Eguraldiaren iragarpena
Euskalmet euskal meteorologia agentzia da.
Kultur Agenda
Donostiako kultur agenda.