Hasiera / Expositores / Ikigaia
Donostiako enpresa bat gara, 2019an sortua, eta 35 profesionalez osatutako diziplina anitzeko talde bat dugu (medikuak, psikologoak, fisioterapeutak, nutrizionistak, biokimikoak, terapeuta okupazionalak eta abar). Gure xedea ZAINKETEN KULTURA bat SORTZEA da, JARDUTEKO EREDU PROPIO baten bidez, herritarren BIZI-KALITATEA modu pertsonalizatu eta zehatz batean hobetzeko.
Jarduteko eredua etengabe eguneratzen da, I+G+B arloagatik:
1. Hiru ardatz nagusi ditus:
- Ariketa FISIKOA
- ELIKADURA
- Oreka EMOZIONALA
2. Hauen bidez:
•Diagnostiko zehatza, hiru ardatzeko ikuspegiari eta tresna analitiko molekularren erabilerari esker.
•Jarduteko plan pertsonalizatua, pertsona bakoitzari banakako jarraipena eginez.
•Prestakuntza ematea eta pertsonaren ingurunea prestatzea (haren autonomia-mailaren arabera), bere burua zaindu ahal izan dezan
3. Hau lortzeko:
- PERTSONAK ZAINTZEA ETA ZAINKETAK HAIEN BIZI-KALITATEAN DUEN GARRANTZIAZ KONTZIENTZIATZEA
- PERTSONEI EGIN BEHARREKO ALDAKETEN INGURUKO LAGUNTZA ETA AHOLKULARITZA EMATEA ETA HAIEN GAUR EGUNGO ETA ETORKIZUNEKO OSASUNA HOBETZEA
- PERTSONEN OSASUNA SUSTATUKO DUTEN KOMUNITATEAK SORTZEA
Stand zenbakia:38