Asteazkena 8, azaroa
16:50 PM Aretoa 2
OKencasak sistema integratu bat biltzen du: gailu mugikorretarako aplikazio bidezko interakzio kanala, tratamenduarekiko atxikimendua sortzeko mekanismoak, zaintzaile informalaren ebaluazio biopsikosoziala, psikopedagogia onlineko prestakuntzaren eta trebetasun entrenamenduen bidez, onlineko laguntza psikosoziala, zaintzaren eguneroko kudeaketa logistikorako tresnak, datu inteligentziako SaaS zerbitzua administrazio publikoetako teknikari soziosanitarioentzat, eta sistema bakar batean integratutako beste zenbait zerbitzu.
OKencasa mendekotasuna duen adineko senitarteko bat etxean zaintzen duten zaintzaile informalei laguntza psikoedukatiboa emateko metodologia eta sistema teknologiko bat da. OKencasa sistemaren eginkizuna da, lehenik eta behin, zaintzaileei laguntzea kalitatez eta modu eraginkorrean zaintzen —bai eta beren burua ere—, eta, hala, amore ematea saihestea, eta, bigarrenik, OKencasak zainketa sistema publikoari laguntzen dio euskarri hobea ematen familia zaintzaileei, teknologiaren eta prozesu eraginkorren bidez.
OKencasa metodologiaren eraginkortasuna zientifikoki bermatuta dago, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzordeak (CEIC-E, PI2018086) onetsitako eta Euskal Herriko Unibertsitateak eta London School of Economics ikastegiak egindako esku hartze taldearen ikerketa kliniko ausazkotu baten bidez.