Loading...
2023ko azaroak 8 eta 9 Donostia - San Sebastián

Hasiera / Expositores / Alisys Digital, S.L.U.

Alisys Digital, S.L.U.

Alberta

Alberta plataforma teknologiko bat da, eta Alisys etxearen agente robotikoak baliatzen ditu zainketa lanetan laguntzeko. Adinberri Silver Forum 2023an aurkeztuko da. Etxeko laguntza plataforma hori garatzearekin, Alisysen helburua da adinekoak zaintzeko modua aldatzea, eta, horretarako, etxeko bizitza independentea luzatzea eta asistentzia eta osasun sistemen gaineko presioa arintzea.

Horri esker, adineko pertsonek robot sozial bat izango dute etxean, hainbat osasun gailurekin eta horiek modu zentralizatuan kontrolatzen dituzten zaintzaile profesionalekin konektatuta. Hala, etxeko bizitza independentea luzatu eta bizi kalitatea hobetu daiteke, bai eta nahi gabeko bakardadeari aurre egin eta adinekoei arreta pertsonalizatua eman ere. Osasun eta laguntza zerbitzu publiko eta pribatuek, bestalde, plataformaren bidez lortutako datuekin elikaturiko adimena baliatzen dute, ondoren aztertu eta zainketa hobeak eskaintzeko.

Kontaktua


Marta Sellers

Email: marta.sellers@alisys.net

Stand zenbakia:33

20 Hitzaldi

40 Tailer

Adinberri Silver Forum-en
zure zain egongo gara

Eman izena!