Loading...
2023ko azaroak 8 eta 9 Donostia - San Sebastián

Hasiera / Programa / Age Tech startupen azelerazioa: Ekintzailetza eta berrikuntza babesteko zerbitzuak_Age Tech

Osteguna 9, azaroa

9:00 AM Ganbara aretoa

Age Tech startupen azelerazioa: Ekintzailetza eta berrikuntza babesteko zerbitzuak_Age Tech

Hitzaldiari buruz


Aurkezpen honetan, enpresa teknologiko berriei zuzendutako funtsak nola eskuratu aztertuko da: inbertsio-etapak, inbertsio-motak eta inbertsio-joerak; hainbat gomendio ere emango dira inbertitzaile egokiak aurkitzeko, haien aurrean aurkezpen bat egiten ikasteko eta hurrengo urratsak zehazteko. Merkatuan dagoeneko lanean ari diren enpresa erreferente eta inspiratzaileetatik ateratako arrakasta-kasuak partekatuko ditu.

Hizlariari buruz


Dov Sugarman

BizDev & Strategy Echocare-ko Presidenteordea , Mediterranean Towers Ventures-eko Zuzendari ohia , Israel

Bio


Dov Sugarman adinekoen eta AgeTech zerbitzuen arloko lider ezaguna da. Gaur egun, BizDev & Strategy-ko presidenteordea da EchoCare-n; segurtasuna eta ongizatea monitorizatzeko garatu duen irtenbideak industria honetako lider bilakatu du. Gainera, Avia Empowered Living-en sortzaileetako bat da. Ekimen honek adineko pertsonak ahaldundu egiten ditu, beren etxean zahartu daitezen. Izan ere, auzotarrak, konektaturiko komunitate bihurtzen ditu.

Bere karrerako beste lorpen batzuk:

  • SecureSeniorConnections jarri du martxan. Komunitate birtual eta seguru honetan, adinekoek ikasi, txateatu eta ondo pasatzen dute.
  • Mediterranean Towers Ventures zuzentzen du. AgeTech teknologietan soilik inbertitzen duen Israelgo funts bakarra da.
  • JDC-Eshel-ekin kolaboratzen du. Israelgo adineko pertsonei zuzenduta, zerbitzuak garatzen dituen agentzia nagusia da.

Israelen bizitzen jarri aurretik, Dovek adinekoentzako arreta-zentroak kudeatu zituen Estatu Batuetan. Dov Israel AGING2.0ko enbaxadorea eta Techstars Future of Longevity Accelerator-ren mentorea da. Osasun Publikoko Masterra du, iraupen luzeko zainketetara bideratua.

20 Hitzaldi

40 Tailer

Adinberri Silver Forum-en
zure zain egongo gara

Eman izena!