Loading...
2023ko azaroak 8 eta 9 Donostia - San Sebastián

Hasiera / Programa / Adineko pertsonen mesederako diren Smart Home irtenbideak, nolako erronkak planteatzen dira?

Asteazkena 8, azaroa

12:00 PM Ganbara aretoa

Adineko pertsonen mesederako diren Smart Home irtenbideak, nolako erronkak planteatzen dira?

Hitzaldiari buruz


Domotikako lehen proiektuak duela 3 hamarkada inguru hasi ziren ezartzen. Hona hemen hortik ateratako zenbait irakaspen:

  1. Etxe bakoitza erraz egokitu behar da erabiltzailearen behar (aldakor) pertsonaletara.
  2. Konponbide erabilerrazak eta ekonomikoak funtsezkoak dira arrakasta izateko.
  3. Azken aldian, smart homeak askoz ere "adimentsuago" bihurtu dira, datuen analisian oinarrituriko arreta-irtenbideei esker.

Baina kezkak ere sortzen dira: adinekoek beren etxearen kontrola mantendu ahal izango dute segurtasunez?, nola bermatzen dugu datuen segurtasuna edo intrusio erreala etxe adimendun batean? Hitzaldi honetan, adinekoentzako etxe adimendunen garapenarekin lotura duten onurak eta kezkak nabarmenduko dira.

Hizlariari buruz


Ad Van Berlo

I+G Zuzendaria eta CEOa , Smart Homes, Herbehereak

Bio


Ad van Berlo ingeniari mekanikoa (1980) eta psikogerontologoa (1997) da. Gainera, badu doktoretza bat teknologia biomedikoan (1985). I+G industrian eta marketinean lan egin zuen, teknologia medikoaren arloan.

1991z geroztik Smart Homes eta e-Health arloetan egiten du lan, CEO gisa eta "Smart Homes" I+G zuzendari gisa gaur egun. Erakunde hau Ad van Berlok sortu zuen 1998an eta Smart Houses eta Smart Living arloan Holandako adituen zentro nazionala bilakatu da. Gaur egun, Smart Homes-ek, Europako funtsekin finantzatutako eHealth eta Ambient Assisted Living proiektuetan hartzen du parte. Proiektu horietan, Smart Homes-ek erabiltzaileen beharrak ikertzeko proiektuan parte hartzen du, era askotariko gaiak landuz, besteak beste: prozesuen diseinua, integrazio teknikoa, etxerako teknologia adimendunarekin egindako saiakuntzen balidazioa eta ebaluazioa, robotika, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen telemonitorizazioa, e.a.

Ad van Berlok 32 urteko esperientzia du "Smart Home" teknologietan: etxe adimenduna, zaintzarako teknologiak, osasun digitala eta telemedikuntza zahartzeari eta adinekoen zaintzari bideratua beti.

Bere ibilbide profesionalean, Ad van Berlok 400 hitzaldi baino gehiago eman ditu mundu mailan eta 100 artikulu baino gehiago argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan.

20 Hitzaldi

40 Tailer

Adinberri Silver Forum-en
zure zain egongo gara

Eman izena!