Loading...
2023ko azaroak 8 eta 9 Donostia - San Sebastián

Hasiera / Programa / Zilar ekonomia - Zahartzea:
"Nola eraldatu zahartzearen esperientzia ekonomi bihurtzeko berritzaile eta teknologiaren bidez.”
AgeTech Berrikuntza: lankidetza da gakoa

Asteazkena 8, azaroa

11:00 AM Ganbara aretoa

Zilar ekonomia - Zahartzea:
"Nola eraldatu zahartzearen esperientzia ekonomi bihurtzeko berritzaile eta teknologiaren bidez.”
AgeTech Berrikuntza: lankidetza da gakoa

Hitzaldiari buruz


Aldaketa demografiko globalek aukera paregabea ematen digute zahartzearen eta silver economy-aren garapenean eragin eraldatzailea izateko. Sarah Thomas AgeTech arloko munduko lider adituarekin eta inbertitzailearekin egindako saio dinamiko honetan, hain beharrezkoa den aldaketa bultzatzen duten gaiak jorratuko dira, hala nola kontsumitzaileen itxaropen aldakorrak, behar sozialak, politika publikoen aldaketak eta sektore pribatuaren berrikuntza. Inberti dezagun inpaktu global batean eta iraul dezagun zahartzearen esperientzia lankidetza katalizatzailearen bidez.

Hizlariari buruz


Sarah Thomas

Zahartzarorako Berrikuntzaren Estrategian Exekutiboa, Venture Partner, Estatu Batuak

Bio


Sarah Thomas AgeTch arloan erreferentziazko liderra da. 20 urte baino gehiago emanak ditu zahartzearen esperientzia aldatzen teknologia berriak erabiliz, eta startupei, korporazio handiei eta inbertitzaileei aholku ematen die. Sarah Guadalajarako (Mexiko) MezTal enpresa multinazionaleko zuzendari exekutiboa da, bai eta Delight by Design aholku etxeko zuzendari exekutiboa ere. Aholku etxe honek produktuak, markak, espazioak eta esperientziak sortzen ditu, kontsumitzaileak beren bizitzako etapa guztietan gozarazteko.

Sarah-k lidergoaren funtsezko posizioak bete ditu AEBetan eta Asian, berrikuntza korporatiboaren arloko ekimen estrategikoak garatuz eta ezarriz, aldaketaren kudeaketa barne. Horrez gain, "Executive in Residence" zereginak betetzen ditu AGING 2.0rako, eta Nexus Insights enpresako Kide Nagusia (Principal Fellow) da. Mentore lanak ere egiten ditu Techstars Longevity enpresa-azeleratzailerako.

Sarah AgeTech News-en sortzaileetako bat da (AgeTech albiste eta negozioetan espezializatutako hedabide digitala), eta AGETECH Capital-eko eta ThirdAct Ventures-eko bazkide aktiboa da.

Lehenago, zuzendari komertziala izan zen Seismic Holdings enpresan; enpresa horren egoitza Silicon Valley-n dago eta giza potentzialari forma ematen dio jantziak eta robotika integratuz, giza indarra eta errendimendua handitzeko.

Gainera, Sarah-k berrikuntza globala lideratu zuen AEBetako zainketa postakutuen hornitzailerik handienarentzat (Genesis enpresarentzat), zeinak 55.000 lagunetik gora artatzen baititu egunean.

Sarah hainbat argitalpenen egilea da eta gaur egun zeregin ugari betetzen ditu aholkulari gisa. Gainera, hainbat administrazio kontseilutan parte hartzen du eta entzute handiko hizlaria da bizitza-luzera osasungarriaren eta zahartzarorako berrikuntzen arloan.

20 Hitzaldi

40 Tailer

Adinberri Silver Forum-en
zure zain egongo gara

Eman izena!