Loading...
2023ko azaroak 8 eta 9 Donostia - San Sebastián

Hasiera / Programa / Smart Home Care zerbitzuaren aurkezpena

Asteazkena 8, azaroa

16:40 PM Aretoa 1

Smart Home Care zerbitzuaren aurkezpena

Arreta eta zainketak

AURKEZLEAK


TAILERRARI BURUZ


Smart Home Care zerbitzuaren aurkezpena: Botikak antolatzeko eta oharrak egiteko sistema, polimedikatutako pazienteari sendagileak agindutako medikazio hartualdietan laguntzeko.

Helburuak:

  • Medikazioa hartzean gertatzen diren akatsak gutxitzea, eta, hala, pazientearen osasunak okerrera egiteko eta ospitalera behar baino lehen joateko arriskua murriztea.
  • Osasun sisteman aurreztea, atxikipen terapeutikoa hobetzeari esker. Osasunaren Mundu Erakundeak zenbatetsita dauzka atxikidurarik ezarekin lotutako heriotza goiztiarrak eta osasun kostuak.
  • Polimedikatutako pazienteari laguntzeko sistemarik gabe, atxikipena ez da iristen % 50era. Medikazioa antolatzeko eta hartzen laguntzeko sistemekin % 95eko mailak lortzen dira.

ANTOLATZAILEA


Fagor Healthcare

Paziente kroniko polimedikatuentzako zerbitzua. Sendagaien asteko blister bat aurreikusten du, hainbat soluzio teknologikorekin (gailu eramangarri bat, esaterako). Smart Home Care zerbitzuak WhatsApp bidezko abisu sistema du, pazienteari botikak hartzen laguntzeko, zaintzaileei zainketa lanetan laguntzeko, eta, finean, agindutako tratamenduarekiko atxikidura hobetzeko.

    Paziente polimedikatuari laguntzeko sistema integrala, elementu hauetan oinarritua:
  1. Prestakuntza profesionala farmazian.
  2. Pazienteari medikazioa hartzen laguntzen dioten abisu sistemak.
  3. Pazientearen laguntza sarea areagotzen du, komunikazio sistema erraz eta eraginkorren bidez.
  4. Tratamenduarekiko atxikimenduari buruzko txostena eskuragarri egongo da pazientearentzat eta haren laguntza sarearentzat.
  5. Negozio eredua: B2B / B2C

DINAMIZATZAILEA


Gaia

20 Hitzaldi

40 Tailer

Adinberri Silver Forum-en
zure zain egongo gara

Eman izena!