Loading...
2023ko azaroak 8 eta 9 Donostia - San Sebastián

Hasiera / Programa / NOVO Go
Telelaguntza finkoa eta mugikorra

Asteazkena 8, azaroa

16:20 PM Aretoa 1

NOVO Go
Telelaguntza finkoa eta mugikorra

Arreta eta zainketak

AURKEZLEAK


TAILERRARI BURUZ


Legrand Care: Telelaguntza zerbitzu integralak eta egoitza arreta eta zaintzako zerbitzuak eskaintzeko beharrezko teknologia profesionala.

Legrand Care B2B negozio eredu batean ari da lanean, eta soluzio profesionalak garatzen ditu:

  • Telelaguntza finkoko eta mugikorreko terminalak (NOVO familia)
  • Arreta integralerako plataforma digitala (Care 360)
  • Haririk gabeko soluzioak adinekoen zentroetarako (D-POS II, D-TREX, eta abar).

ANTOLATZAILEA


Legrand Care

Legrand Carek muturretik muturrerako tresna profesionalak garatzen eta fabrikatzen ditu laguntza soziosanitarioko zerbitzuak ematen dituzten enpresa eta erakundeentzat. Ez dizkie ematen zerbitzuak zuzenean azken erabiltzaileei, hau da, bere bezeroen bazkide teknologiko gisa kokatzen da, eta posizio neutralari eusten dio.

Legrand Carek laguntza eta aholkuak ematen dizkie bezeroei eraldaketa digitaleko prozesuan.

Soluzioak:

  • Telelaguntza finkoko eta mugikorreko terminalak (NOVO familia)
  • Arreta integralerako plataforma digitala (Care 360)
  • Haririk gabeko soluzioak adinekoen zentroetarako (D-POS II, D-TREX, eta abar).
Gaur egun liderra da eta dagoeneko 500.000 terminal digital baino gehiago dauzka konektatuta —batez ere Europan—, eta horietatik 25.000 baino gehiago Espainian daude.

Kaudimen teknikoaren erakusgarri dira mundu zabalean bezeroei emandako zerbitzuen gaineko erreferentzia zifra hauek:
  • Zerbitzu soziosanitarioak ematen dituzten 500 bezero baino gehiago
  • Legrand Care teknologiaz hornitutako 50 arreta zentro baino gehiago
  • Legrand Care teknologiaz hornitutako 1.000 teleoperadore postu baino gehiago
  • Legrand Care teknologia baliatzen duten 3.000.000 azken erabiltzaile baino gehiago

DINAMIZATZAILEA


Gaia

20 Hitzaldi

40 Tailer

Adinberri Silver Forum-en
zure zain egongo gara

Eman izena!