Loading...
2023ko azaroak 8 eta 9 Donostia - San Sebastián

Hasiera / Programa / Famileo aplikazioaren aurkezpena

Osteguna 9, azaroa

13:40 PM Aretoa 2

Famileo aplikazioaren aurkezpena

Zahartze osasungarri eta aktiboa

AURKEZLEAK


TAILERRARI BURUZ


  • Belaunaldien arteko lotura indartzen du, eta egoiliarren, familien eta zentroko taldearen arteko lotura dinamikoa sustatzen. Soluzio erraza eskaintzen die senideei, maite duten pertsonarekin konektatuta egoteko.
  • Eten teknologikoa murrizten du.
  • Errespetatu egiten ditu pertsona bakoitzaren komunikazio ohiturak: papera egoiliarrarentzat eta digitala familiarentzat. Egoiliarrek ez dute jakin behar sare sozialak erabiltzen, paperezko aldizkarian jasoko dute familiaren berri. Motibatu zure egoiliarrak komunikazio tresna ukigarri batekin, beraiek eta haien familiak hobeto ezagutzeko.
  • Familiekin modu praktiko eta errazean komunikatzeko modu berritzaile bat.
  • Pertsona ardatz duen arreta ereduan oinarritua.
  • Profesionalek Famileo erabiltzen dute oroimena lantzeko tresna terapeutiko gisa.

ANTOLATZAILEA


Famileo

Famileo gizarte sare egokitu bat da, adinekoen egoitzetan eta adimen desgaitasuna duten zentroetan eskaintzen dena.

Famileo aplikazioak argazkiak eta mezuak argitaratzeko aukera ematen die familiei; automatikoki biltzen eta maketatzen dira, egoiliar bakoitzarentzako paperezko aldizkari pertsonalizatuaren formatuan.

Zentroko kideak ere komunikatu ahalko dira familiekin, modu intuitibo eta seguruan, «establezimendu horma» baten bidez. Irisgarritasun premia handi bati erantzuten dio, eta aliatu bikaina da oroimena lantzeko eta pertsona ardatz duen arreta indartzeko.

Digitala batzuentzat, paperean besteentzat, guztiak komunikatuko dira kanal berean eta % 100 seguru batean.

  • Adinekoei teknologia berrien erabilera inposatzea saihesten du, eta, horren ordez, kalitatezko euskarri familiarrago bat eskaintzen die; hau da, papera.
  • Familiei aukera ematen die maite dituzten pertsonekin komunikatzeko belaunaldi bakoitzaren ohiko eta berezko komunikazio tresnekin (batez ere smartphone batekin).
  • Familiekin hobeto komunikatzeko tresna eskaintzen die egoitzei.
  • Zerbitzu guztiz pertsonalizatua eskaintzen du, egoiliar bakoitzari egokitua.
  • Egoitzei eta langileei tresna errazak eta inklusiboak ematen dizkie, eguneroko lanari balioa ematen laguntzeko.

DINAMIZATZAILEA


BHC, Basque Health Cluster

20 Hitzaldi

40 Tailer

Adinberri Silver Forum-en
zure zain egongo gara

Eman izena!