Loading...
2023ko azaroak 8 eta 9 Donostia - San Sebastián

Hasiera / Programa / ZHLDatuGunea - Zaintza HerriLab-en Datu Soziosanitarioen Gune Federatua:
Diseinua, Garapena eta Pilotajea Pasaia HerriLab-en.

Asteazkena 8, azaroa

16:20 PM Aretoa 2

ZHLDatuGunea - Zaintza HerriLab-en Datu Soziosanitarioen Gune Federatua:
Diseinua, Garapena eta Pilotajea Pasaia HerriLab-en.

Arreta eta zainketak

AURKEZLEAK


TAILERRARI BURUZ


ZHLDatuGunea IKT plataforma berritzaile bat da eta espazio soziosanitarioan datu gune federatuak sortzeko aukera ematen du.

Adineko pertsonak beren etxean zaintzeko lanen koordinazioa hobetzea da irtenbide honen helburu nagusia, udalerriko zaintza-ekosistema osatzen duten eragileen artean datuak segurtasunez eta legezkotasunez trukatzeko aukera ahalbidetzen baitu.

Zehazki, ZHLDatuGuneak datu federatuen gune publiko-pribatu-komunitariok gaitzen ditu, tokiko zaintza-ekosistema bakoitzeko eragileek erabiltzaileen datu asistentzialak beraien artean partekatu ahal izan ditzaten, eta, horrela, erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzea eta arreta eraginkorrago eta jasangarriagoa eskaintzea lor dezaten.

ANTOLATZAILEA


Ibermática S.A.

Zerbitzu digitaletan espezializatutako enpresa eta TI Zerbitzuen Integratzailea. Transformazio digitala arreta eta kudeaketa soziosanitarioko prozesuetan.

Ibermática SA enpresak ZHLDatuGunea garatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, «2022KOER0058 - Plataforma Federatu bat garatu, abian jarri, pilotatu eta ebaluatzea» lizitazioaren bidez, «Izfe SA enpresaren zerbitzuak jasotzen dituzten bezeroentzako laguntza teknikoko, aholkularitzako eta garapen informatikoko zerbitzuak emateko enpresa kontratista(k) hautatzea» esparru homologatuaren barruan (espedientea: 200011).

Garapen horrek, gainera, Europar Batasunaren babes ekonomikoa izan du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.

Ad hoc soluzioa:

Larrialdietako eta laguntza emateko interkomunikazioa, zentro soziosanitario bateko gelen eta pertsonal soziosanitarioaren artean, baita etxebizitzen eta asistentziako langileen artean ere.

Gainera, erorikoak, anomaliak eta portaerak prebenitzeko eta detektatzeko aukera ematen duten sentsoreak ditu. Era berean, tresna egokia da estimulazio kognitiboa, soziala eta fisikoa sustatzeko. Eta hori guztia familiako zaintzailea eta zaintzaile profesionala ahaztu gabe.

DINAMIZATZAILEA


Gaia

20 Hitzaldi

40 Tailer

Adinberri Silver Forum-en
zure zain egongo gara

Eman izena!