Loading...
2023ko azaroak 8 eta 9 Donostia - San Sebastián

Hasiera / Programa / Sensing Teknologiak

Osteguna 9, azaroa

14:20 PM Aretoa 2

Sensing Teknologiak

Zahartze osasungarri eta aktiboa

AURKEZLEAK


TAILERRARI BURUZ


Sensing teknologien aurkezpena, sentsore elektrofisiologikoak eta elektrokimikoak barne hartzen dituena. Estresarekin, nekearekin, hidratazioarekin, glukosarekin, bihotz maiztasunarekin, tenperaturarekin eta abarrekin lotutako biomarkatzaileak detektatzeko hainbat aplikazio eremutan erabiltzen diren teknologien erakusketa.

ANTOLATZAILEA


Tecnalia Research & Innovation

Arriskuak eta gaixotasunak prebenituz pertsonen zahartze osasungarria bultzatu, haien gaitasun fisiko eta kognitiboa zaindu eta haien jarduera eta parte hartze soziala mantentzera bideraturik dauden konponbide teknologikoen konbinazioa jartzen dizugu eskura. Izan ere, gure eskaintzak konponbide desberdinak biltzen ditu, hala nola: elikadura osasungarria, erorikoen prebentzioa, osasunaren monitorizazioa, entrenamendu fisiko eta kognitibo optimizatua, laneko lesioen prebentzioa eta hiriko mugikortasuna.

Balio proposamena eta aplikagarritasuna:

  • Elikagai osasungarriagoak, orekatuagoak eta nutrizio balio handiagokoak (gantz gutxiko elikagaiak, zuntzetan aberatsak, omega 3dunak, e.a.). Konposatu aktiboak (esterolekin, probiotikoekin, bitaminekin, prebiotikoekin, sinbiotikoekin...), intzidentzia handiko gaixotasunak prebenitzen laguntzen dutenak: sindrome metabolikoa, minbizia, gaitz kardiobaskularrak, e.a.
  • Erorikoak prebenitzeko balorazioa eta entrenamendu fisikoa: Erortzeko arriskua baloratzeko eta gorputz-jarreren kontrola/oreka entrenatzeko sistema perturbazioak sorraraziz eta entrenamendu fisiko eta kognitiboa errealitate birtualaren bidez konbinatuz. Elektromiografia, azelerometria, dinamometria eta estimulazio elektrikoa konbinatuz, adineko pertsonen indar entrenamendua optimizatzea; eta datuak adimen artifizialeko algoritmoen bidez prozesatzea, pertsona eta multzo muskular bakoitzak behar duen entrenamenduaren maiztasun egokia zein den zehazteko.
  • Entrenamendu kognitiboa eta sentsoriala: VR edota AR teknologia erabiliz, entrenamendu kognitiboa lantzea xede duten eduki pertsonalizatuak sortzeko plataforma. Elektro eta ukimen bidezko berrelikadura (oroimen sentsoriala, errefortzuagatiko ikaskuntza).
  • Sentsore elektrofisiologiko eta elektrokimikoen bidez osasuna monitorizatzea: Estresarekin (kortisola), nekearekin (laktatoa), hidratazioarekin (sodioa), bihotz maiztasunarekin, tenperaturarekin eta abarrekin lotutako biomarkatzaileak detektatzeko biosentsoreak, elektrodo anitzeko adabakietan oinarrituak.
  • Adinekoekin lagunkoiak diren hiriak planifikatzeko tresna, biki digitaleko teknologian oinarritua. Adinekoentzako ibilbide lagunkoien planifikatzailea, beren ingurunean mugitzea errazten diena.

Tecnaliako Pharma Lab Atalean ere lanean ari gara sendagai berriak diseinatzen eta garatzen, bereziki adinekoei zuzenduak, horien administrazioa eta horiekiko atxikimendua erraztuz eta formatu farmazeutiko atseginagoak erabiliz, eta aukera honen barruan 3D teknologiaz inprimaturiko sendagaiak sartzen ditugu, medikazio pertsonalizatuagoa sortzen laguntzen dutelako, polimedikazioan gertatzen den bezala, adibidez.

DINAMIZATZAILEA


BHC, Basque Health Cluster

20 Hitzaldi

40 Tailer

Adinberri Silver Forum-en
zure zain egongo gara

Eman izena!